Dibertsifikazioa

Etxea da ACEDEren ekintza-ardatz nagusia, hala ere, berrikuntza jarduerak eta gure enpresentzako negozioen dibertsifikaziorako aukera bilaketa ere badira lan garrantzitsuak guretzako. Azken ildo honi esker, intersektorialitateari ateak «irekitzen» zaizkio, berrikuntza irekiko proiektuetako partaideen funtsezko gaitasunen ondorioz izan daitezkeen negozio-aukera berriei irteera emanez,baita etxeko sektoretik haratago ere.

Dibertsifikazio inter-sektoriala

Ekonomia Zirkularraren ikerketa eta analisia

Berriro fabrikatzeak edo birmanufakturatzeak, produktu bat jatorrizko produktuaren pareko edo handiagoa den kalitate-bermearekin itzultzean datza. Industria-piezen inguruko menderakuntza eta ezagutza handia eskatzen du. ACEDE 2015ean hasi zen, Gipuzkoako industrian eskaintzen dituen aukerak ikertzen. Harrezkero, analisi lanekin, enpresako ekintzak eta arlo horretako aholkularitza eta prestakuntza jarduerak egin dira.

2015ean, Remanufacturing Gipuzkoa jaio zen, honen helburua, inguruneko enpresen eta entitateen artean Gipuzkoa bezalako industria-ingurune batean potentziala gizarteratzea zen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak finantzatua, eta horren ondorioz, IHOBEk 2016an zehar Remanufacturing Euskadi izeneko ikerketa bultzatu zuen. Euskadiko industrian birmoldaketa eta birmanufaktura jardueren errealitatearen lehen diagnostikoa egiteko helburuarekin. Aurrerago, GUREAK industrialak birmanufakturan negozio aukerak aztertzeko eskatu zigun. Recup-Reman 2017an hasi zen, honek, etxetresna elektrikoak birfabrikatzeko aukerak aztertuz Emaus Gizarte Fundazioarentzat

Ekimen hau Renode proiektuaren ondorio da. Dinamizazio ekimen hau 2017an hasi zen eta Emaus Gipuzkoa, Indumetal, Motorlan, Talleres Arrano eta Sareteknika enpresek parte hartu zuten. Enpresa horien helburua beste esperientzia batzuetatik ikastea zen: lorpenak eta akatsak, eta lankidetzako prozesu berriak dinamizatzea, esperientzia eta ezagutza berriak sortzeko.

Azkenik, Aitor San Franciscoren doktore-tesiaren aholkularitzan parte hartu da. “Marco para el Análisis del Ciclo de Vida de Productos Remanufacturados. Aplicación al Impacto Ambiental de Servomotores”.

Enpresa ekimen berriak sortzeko dinamizazioa

Partehartzaileen gaitasun taldekatuen ahalmenak aukera berriak aurkitzeko beta ematen du, proiektuaren fokuaren beraren mugetatik harago. ukera berri horien bideragarritasuna aztertzeko tarterik ez dago, sektoretik haratago, beti babestuta edo ondoriozko sektorean dauden eragileekin batera. Hainbat kasuistikatan gertatzen dira gorabehera horiek, eta behar bezalako jarraipena eta bultzada ematen ari zaie bideragarritasuna baliozkotzeko.

Berria ikusi

Berrikuntza irekiaren komunikazioaren kudeaketa

Lerrokatze Kontzeptuala Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren Zientzia eta Teknologia Planean

Proiektu honek 3 ardatz (jasangarritasuna, digitalizazioa eta inklusioa), 9 ikerketa-ildo eta 27 ekintza estrategiko dituen esparru estrategikoa osatzen du, gutxienez 90 pertsona biltzen dituzten 30 lantalderekin, eraikuntza, ingeniaritza, telekomunikazioa, sektore akademikoa edo berrikuntzaren munduko profesionalez osatuak.

Berrikuntza irekiaren kudeaketan izandako esperientziak eta intangibleak kudeatzearen konplexutasunak balioa ematen digute proiektuaren egituran eta komunikazioan, proiektuaren lerrokatze kontzeptualean lagunduz.

Berria ikusi

Eremuko kasuak

Skip to content