Negozioen ertzak aztertuz aukera berriak aurkitzen ditugu elkarlanean
Ezagutza ekosistemak sortu eta dibertsifikaziorako bideak irekitzeko espazioa gara
Hazteko eta aurrera jarraitzeko, beharrezkoa da esplotazio eta esplorazioaren arteko oreka bilatzea. Esplorazioak, berrikuntza esan nahi du, sektore berriak eta egiteko modu berriak bilatzea, alegia.
GURE LANA
Berrikuntza eskuragarri egin eta esplorazioan laguntzen diegu enpresei hasiera-hasierako faseetan
Berrikuntza irekia eta intersektorialitatea
Berrikuntza irekiaren bitartez, bateratze-puntuak bilatu eta kosorkuntza prozesuak aurrera eramaten ditugu, adimen kolektiboari etekinik handiena ateratzeko. Zeharkako begirada bat aplikatzen da sektore arteko ikuspegia lortzeko.
LEAN metodologia eta arrisku murriztua
Baliabide komunak baliatuz, merkatuan begirada jarrita eraikitako lankidetzak aurrera eramaten ditugu. Neurrizko inbertsioa bultzatuz, era honetako edozein jarduerak duen berezko arriskua gutxituta.
Hastapen faseetako berrikuntza
Hasierako faseetan dauden berrikuntza proiektuetan espezializatuta gaude. Gure prozesuak ikerketatik abiatzen dira eta prototipoan edo balio-proposamenean amaitzen dira. Prozesuak bideratzen ditugu intangibleak tangible bilakatzeko.
Adimen kolektiboko radarra
CIR (Collective Intelligence Radar) behatokia garatu dugu, bertatik datuak bildu eta entregagaiak denbora errealean egiteko.
Datuak kolektiboki bildu, kontrastatu eta bueltatzen ditugu. Informazio objektiboa biltzen dugu merkatu zein erabiltzaileen plataforma ezberdinen bidez.
Neurrira egindako proiektuak
Enpresa bakoitzaren behar eta errealitateera egokitutako proiektuak.
Berrikuntzak lehiakortasuna areagotzen du eta geldialdia saihesten du
GURE METODOLOGIA
Europako Berrikuntza Radarrak bi aipamenekin aitortutako diseinu metodologia propioa aplikatzen dugu
1. Aukeren aurkikuntza
Sistema konplexuetan txertatutako aukerak aztertzen ditugu, hauek nola funtzionatzen duten ulertzeko eta eragin ditzaketen faktoreak eta elkarrekintzak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko.
2. Kontzeptualizazioa eta mugarritzea
Gertakariak elkartuz eta ingurune esperimental berrietan egokituz, ebidentziak antzematen ditugu. Esperimentuaren mugarriak ezartzen ditugu. Aztertzeko eta behatzeko aldagaiak aukeratzen ditugu, kosorkuntza saioen bidez, beraien artean nola elkarreragiten duten eta haietatik zer azaleratzen den ikasteko. Aurkikuntza berriei kontzeptu deitzen zaie.
3. Balio proposamena eta prototipoa
Proiektuaren beharrei modu pertsonalizatuan erantzuteko, kontzeptu eta emergentzia esanguratsuenak aukeratzen ditugu eta balio-proposamena prototipatzen dugu. Proposamenak bezeroekin eta kolaboratzaileekin egindako saioen bidez kontrastatzen ditugu.
4. Egitaztapena eta balidazioa
Erabiltzaileekin frogak eta proba-pilotuak egiten ditugu gure Living Lab-aren kolaborazioarekin. Honek hasierako balio proposamena egokitzea ahalbidetzen du.