Ikerketa ildo horri jarraituz, etxean laguntza ematen zuten Gizarte Ekonomiaren ekimenak identifikatu ziren, SSI gizarte zerbitzu integratuen kooperatiba taldea izan zen hauetariko bat. Elkarrekin parte hartu genuen ReAAL izeneko europar proiektu batean, etxeko gizarte-langileei lagun diezaieketen teknologiak probatzeko ideiarekin. Duela 3 edo 4 urte martxan jarri zuten eraldaketa digitalaren plan estrategiko baten ondorioz, gaur egun SSIn lan egiten duten laguntzaile guztiek Smartphone bat dute eta bertatik kudeatzen dute lana kooperatibaren egoitza zentralarekin. Eremu honetan, arlo honek bezero pribatuei eskaintzen dizkien negozio-aukerei erreparatzen jarraitzen diegu.
BetiONek eskatuta, bere Arabako taldearekin bat eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Alzheimer elkarteekin batera, BetiON zerbitzuak narriadura kognitiboaren hasierako fasean dauden pertsonen errealitatera egokitzeko aukera aztertu zen.
Adinekoek zerbitzu digitalei buruz duten pertzepzioa ere aztertu da, gimnasia egiteko eta etxetik narriadura kognitiboa gelditzeko ariketak egiteko. Goierriko hainbat herritan 2 pilotu egin dira, GoiOsasunlab I eta GoiOsasunlab II izenpean. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Departamentuak eta Adinberrik finantzatu dituzte.
Goiru Kalea, 1
Garaia Parke Teknologikoa, 1B
20500 Arrasate/Mondragón
Gipuzkoa
© 2023 Acede
Powered by Singularity