Jasangarritasuna

Jasangarritasuna

Jasangarritasuna, klusterraren ekintza gune garrantzitsuetako bat izan da bi arrazoi nagusirengatik: batetik, sektorean lehentasunezko oinarrizko ezaugarria delako; energia-eraginkortasuna eta konfortagatik, eta bestetik, jasangarritasunak klima aldaketan duen eragina sektore guztietan hartzen ari den lehentasunezko izaeragatik.

Energia eta eraginkortasuna

Berrikuntza irekiko irtenbide berrien ezarpena sustatzeko hainbat ekimen garatu dira. Zenbait kasutan erabiltzaileen parte hartzeak protagonismoa hartu du horregatik ACEDEko H-enea Living Lab-a elkarlanean aritu da.

Balio proposamen berriak elkarlanean sortzea (berrikuntza irekia eta irisgarria)

2016an zehar, ACEDE SmartEnCity proiektuan parte hartzen hasi zen. Honen eginkizuna, CO₂ gabeko hiri adimendunak sortzeko estrategia komun bat diseinatzea izan zen Horizon 2020 I+G+b Programaren baitan. Proiektu erakusgarri hau 2022an amaitu zen eta Europako 3 hiritan ezarri dira, auzo-galdarak jartzeko eta mugikortasun jasangarrirako ekimenak birgaitzeko eta birmoldatzeko jarduerak burutuz. Hori guztia, ekintzen jarraipena egingo duten tresna digitalen laguntzaz gero ebaluatzeko. ACEDEk, Living Lab-aren bitartez, herritarren inplikazioa izan du ardatz.

Smartencity

2019an, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak eta Alokabidek bultzatutako proiektu batean murgildu ginen Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan Euskadiko etxebizitzen eraikuntza eta birgaitze sektorearen eraldaketa bultzatzea du helburu, pertsonen zerbitzuan eta ongizatean oinarritutako alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berri baten bidez, arlo Digitalean, Iraunkorrean eta Sozialean oinarrituta. ACEDE-ren eta H-ENEA Living Lab-en rola proiektuaren lerrokatze kontzeptualean laguntzea da, proiektua gauzatzen den bitartean ekintza ezberdinak sustatuz.

Berria ikusi

FV Etxean, tipologia desberdineko 3 piloturen prozesu partehartzaileak diseinatzen dira, Debagoieneko eskualdeko bizilagunen komunitateetan plaka fotovoltaikoak instalatzeko. 2022aren amaieran, 724 etxebizitzatan plaka fotovoltaikoak instalatzen edo instalatzeko prozesuann aurkitzen ziren teilatu komunitarioetan.

Prozesua ikusi

Ikerketa erabiltzaileekin: kontsumoak murriztea

Duela hamarkada bat, Alokabideko 10 etxebizitzatan energia elektriko eta termikoaren kontsumoa kontrolatzeko jarduerak egin ziren Etxeetako bizilagunek, euren kontsumo propioaren ikerketa prozesuan parte hartu zuten. Ekimen honek Enerbizi izena zuen. Kontagailu elektrikoek eta termikoek etxebizitza bakoitzaren kontsumo banatua erakusten zuten eta web aplikazio batera bidaltzen zituzten datuak. Erabiltzaileek kontsumitzen zutena ikusi eta gainerako azterketako parte-hartzaileekin alderatu ahal izan zuten. Honetaz gain, web-aplikazioak ohiturak aldatzeko eta energia-kontsumoa murrizteko hainbat aholku erakutsi zituen. Emaitza positiboa izan zen kasu guztietan.

2017an hasi zen Birgaitzen, pobrezia energetikoa duten etxebizitzetarako diseinatutako ekimena. Bertan isolamendu soluzio ekonomikoak edota doakoak proposatzen dira (etxeetako diru-sarreren arabera) energia kontsumoa murrizteko eta isolamendu-sistema eskasak dituzten etxebizitzetan konfort termikoa areagotzeko. Orain arte, Debagoieneko Mankomunitateko 50 etxe baino gehiagok parte hartu dute prozesuan.

Ikusi ekimena

Living Lab erakuslekua

2020an, Orkli Living Lab-aren ezarpena hasi zen gure berrikuntza garajean: Espazio hau preskriptore eta instalatzaileekin harremanetan jartzeko erabiltzen da, bertako katalogoko konfort soluzioen onurak erakutsi eta haien instalazioa eraginkorra izan dadin trebatzen dituzte. Orkli-k eskaintzen dituen azken konfort-soluzioen Living Lab espezifiko honetaz gain, ACEDEk soluzio hauek barneratu ditu bere instalazioetan: OKSol eguzki-ur termikoa berotzeko sistema, zoru berogailua, airea berritzeko sistema gurutzatua beroa berreskuratzeko, instalazio fotovoltaikoa Ekitermik-ekin besteak beste. Guzti honek, esperientziatik ikasteko aukera ematen digu, jasangarritasunari eta konfort-ari buruzko kontzientzia pizteko gertakarien ezagutza osoz.

Berria ikusi

Industria Zirkularra

Ikerketa, analisia eta aholkularitza

Berriro fabrikatzeak edo birmanufakturatzeak, produktu bat jatorrizko produktuaren pareko edo handiagoa den kalitate-bermearekin itzultzean datza. Industria-piezen inguruko menderakuntza eta ezagutza handia eskatzen du. ACEDE 2015ean hasi zen, Gipuzkoako industrian eskaintzen dituen aukerak ikertzen. Harrezkero, analisi lanekin, enpresako ekintzak eta arlo horretako aholkularitza eta prestakuntza jarduerak egin dira.

Proiektua ikusi

2015ean, Remanufacturing Gipuzkoa jaio zen, honen helburua, inguruneko enpresen eta entitateen artean Gipuzkoa bezalako industria-ingurune batean potentziala gizarteratzea zen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak finantzatua, eta horren ondorioz, IHOBEk 2016an zehar Remanufacturing Euskadi izeneko ikerketa bultzatu zuen, Euskadiko industrian birmoldaketa eta birmanufaktura jardueren errealitatearen lehen diagnostikoa egiteko helburuarekin. Aurrerago, GUREAK industrialak birmanufakturan negozio aukerak aztertzeko eskatu zigun. Recup-Reman 2017an hasi zen, honek, etxetresna elektrikoak birfabrikatzeko aukerak aztertuz Emaus Gizarte Fundazioarentzat. Ekimen hau Renode proiektuaren ondorio da Dinamizazio ekimen hau 2017an hasi zen eta Emaus Gipuzkoa, Indumetal, Motorlan, Talleres Arrano eta Sareteknika enpresek parte hartu zuten. Enpresa horien helburua beste esperientzia batzuetatik ikastea zen: lorpenak eta akatsak, eta lankidetzako prozesu berriak dinamizatzea, esperientzia eta ezagutza berriak sortzeko. Azkenik, Aitor San Franciscoren doktore-tesiaren aholkularitzan parte hartu da. “Marco para el Análisis del Ciclo de Vida de Productos Remanufacturados. Aplicación al Impacto Ambiental de Servomotores”.

Enpresa ekimen berriak sortzeko dinamizazioa

ACEDE indukziozko sukaldeetarako Ekonomia Zirkularreko Negozio Ereduen azterketarekin hasi zen. 2017an, Emaus Gipuzkoako Fundazioak eta ACEDEk elkarren arteko lankidetzari ekin zioten, eta, bertatik, aliantza bat eraikitzeko ikerketa bat egin zuten, “Gipuzkoako Etxetresna Elektronikoen Berrerabilpenerako Prestakuntza Zentroa” sortzeko proiektu pilotu bat garatzeko.

Etxetresna elektrikoak berreskuratzeko zentroa ekonomia zirkularreko jarduera konplexua da, eta honek, arlo ezberdinetan berrikuntzak ekarri ditu. Batzuk aipatzearren: bigarren eskuko etxetresna elektrikoen balio katea birplanteatzeko prozesua, etxetresna elektrikoak diagnostikatzeko eta berregokitzeko protokoloa sortzea eta bigarren eskuko etxetresna elektrikoen negozio ereduak aztertzea aipatuko genituzke Aipatutakoa ezin izango litzateke posible izan 2016an Ekipo Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak berreskuratzeko legedi berria sortu ez balitz. Helburua, berregokitutako gailuak prezio merkeetan saltzea, lanpostu berriak sortzea eta, gaur egun lan merkatu honetatik kanpo dauden pertsonen gizarteratzea ahalbidetzea izan ziren.

Urte hauetan zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak ekimen honekin lotutako hainbat proiektu finantzatu ditu eta Gipuzkoako Sareteknika, estatuko erreferente den etxetresna elektrikoen konponketan kooperatiba, gehitu zen partehartzera.

Gaur egun, proiektuaren egoera honakoa da: berreskuratze-zentroko pilotua martxan da eta bertan erabilitako garbigailuak diagnostikatu eta proba funtzionalak egiten dira. Sukalde-gainekoen berreskurapena ere laster sartuko da prozesuan Birmanufaktura arloan izandako ibilbidea ikusita, Mondragon Sustapen Zentroak ACEDErengana jo zuen birmanufakturaren eta ekonomia zirkularraren esparruan dibertsifikaziorako negozio aukera posible batekin. Mondragon enpresen aukerak aztertzeko dinamika bat eraman zen aurrera, interesa zuten klusterreko enpresen, Mondragon Componentes, Sareteknika eta aplikazio-eremu berrian teknologia eta ezagutza eskaintzen duten Excita Be Circular enpresaren artean.. Dinamika intentsibo horretatik, bazkideen balizko interes komuna, eskura zeuden baliabideak eta enpresa komun berri bat sortzeko grina identifikatu ziren: CIRCULAR REPLAY, 2023ko otsailaren 3an, enpresa berri hau Mondragon Componentes, Mondragon eta Exxita Be Circular-en partaidetzarekin sortu zen.

Kasua ikusi

Ikerketa erabiltzaileekin: erosketaren pertzepzioa

Gaur egun, proiektuaren egoera honakoa da: Berreskuratze Zentroko pilotuan
erabilitako garbigailuak diagnostikatzen dira
eta funtzionamendu-probak egiten dira. Halaber, hainbat proba egin dira erabiltzaileekin,
C-SERVEES proiektu europarraren finantzaketaren bidez merkatuan
berregokitutako garbigailuek izan dezaketen posizionamendua aztertzeko.
C-SERVEES

Proiektua ikusi