Sukalde konektatu irisgarria
Ikusmen gutxiko edo ikusmenik ez duten pertsonek modu seguruan eta guztiz autonomoan sukaldatu ahal dezaten teknologia eta konektibitatea eskaintzen du
SZukaldatzen LABetik ateratako soluzio bat da, sukalde konektatua, besteak beste, itsuak edo ikusmen eskasa duten pertsonei berriz sukaldatzeko aukera ematen diena. Soluzio berriak eskaintzen duen sarbide digitalizatuari esker, ikusmenik gabeko pertsonek sukaldaritza-prozesu osoa modu seguruan gobernatu dezakete. Soluzio honekin, merkaturatzeko enpresa berri bat sortzen ari da. Egindako garapen tekniko espezifikoaz gain, prozesu osoan zehar: kontzeptua, prototipoa eta produktua itsuentzako eta ikusmen gutxiko pertsonentzako elkarteekin (ONCE, Begisare, Cocinar a Ciegas) kontraste eta aholkularitza lana etengabe egin da. Gaur egun, ikusmen gutxiko edo ez duten 13 lagunek sukaldatzen dute egunero sukalde hauekin, asebetetze maila handiarekin. Espainiako geografia osoan banatutako beste 7 erreferentzia-zentrotan ere instalatuta dago.



