LABE

LABE

Gipuzkoako Lurraldea mundu mailan bikaintasun gastronomikoan erreferentzia gisa sustatu eta mantentzea.

Gipuzkoako Gastronomia Digitalaren Estrategiak lurraldearen bikaintasun gastronomikoan (kalitate, elikadura osasuntsu eta jasangarritasuna ezaugarri dituena) eta gastronomia digitalean erreferentzia gisa sustatu eta mantendu nahi du Gipuzkoa nazio eta nazioarte mailan. Testuinguru horretan, azpimarratzekoa da ACEDEk ordezkatzen dituen fabrikazio agente espezializatu eta globalizatuak sukalde ekipoen fabrikazioren sektoreari dagokienez.

Ekimenaren helburua, agente ezberdin hauek, estrategiaren palanka eta onuradun izan daitezela da.

Jarduerak 4 arlotan zentratzen dira:

Oinarri teknologikoko produktu/zerbitzuen garapena.

Negozioen eta negozio ereduen dibertsifikazioa

Tokiko ostalaritzaren digitalizazioa sustatzea

Ezagutza eta emaitzak sektorera transferitzea.

NON

Gipuzkoa

NOIZ

2018 tik gaurdaino

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Szukaldatzen LAB

Szukaldatzen LAB

Sukalderako soluzio digital berriak garatzeko berrikuntza plataforma irekia

2018an, LABErekin, klusterreko enpresa ezberdinekin berrikuntza irekiko plataforma aplikatu hau sortu zen, etxeko sukaldaritza-merkatuari soluzio digital berriak emateko asmoz. Plataforma honetatik hainbat ekimen sortu dira paraleloki. Horietako soluzio bat fase pilotu komertzialean dago, beste bat ebaluazio fasean, zehaztapen komertzial berrietara egokitzen, eta oraindik jakinarazi ezin daitezkeen beste batzuk ere. Orain arte, Europako 2 patente erregistratu dira.

NON

Guipuzkoa

NOIZ

2018 tik gaurdaino

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Sukalde konektatu irisgarria

Sukalde konektatu irisgarria

Ikusmen gutxiko edo ikusmenik ez duten pertsonek modu seguruan eta guztiz autonomoan sukaldatu ahal dezaten teknologia eta konektibitatea eskaintzen du

SZukaldatzen LABetik ateratako soluzio bat da, sukalde konektatua, besteak beste, itsuak edo ikusmen eskasa duten pertsonei berriz sukaldatzeko aukera ematen diena. Soluzio berriak eskaintzen duen sarbide digitalizatuari esker, ikusmenik gabeko pertsonek sukaldaritza-prozesu osoa modu seguruan gobernatu dezakete. Soluzio honekin, merkaturatzeko enpresa berri bat sortzen ari da. Egindako garapen tekniko espezifikoaz gain, prozesu osoan zehar: kontzeptua, prototipoa eta produktua itsuentzako eta ikusmen gutxiko pertsonentzako elkarteekin (ONCE, Begisare, Cocinar a Ciegas) kontraste eta aholkularitza lana etengabe egin da. Gaur egun, ikusmen gutxiko edo ez duten 13 lagunek sukaldatzen dute egunero sukalde hauekin, asebetetze maila handiarekin. Espainiako geografia osoan banatutako beste 7 erreferentzia-zentrotan ere instalatuta dago.

NON

Espainia

NOIZ

2020-2022

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Labe konektatu irisgarria

Labe konektatu irisgarria

Ikusmen murriztua duten edo ikusmenik ez duten pertsonei teknologia eta konektibitatea eskaintzea, modu seguruan eta erabat autonomoan sukaldatu dezaten: labe irisgarria.

Labea irisgarria izateko soluzio hau Sukalde Konektatu Irisgarriko probetan zein proba pilotuetan parte hartu zuten erabiltzaileen eskaera gisa sortu zen. Labea, ikusmen baxuko sukaldaritza-soluzio segurua izan daiteke, sakonune baten barruan egiten baita, baina horretarako beharrezkoa da haien elkarrekintza modu autonomoan gauzatzea ukimen- eta entzumen-sentsazioen bidez. Erabiltzaile-segmentuak eskatzen dituen zehaztapenak kontuan hartuta, CS-k konektatutako sukaldetik eratorritako eta labe funtzionalaren prototipo batean inplementatutako soluzio teknologiko bat garatu zuen. Amaitutakoan, erabilera proba bat diseinatu zen urrunetik (COVID garaian), guztiz funtzionala. Probaren emaitzek erakutsi zuten garapena ikusmen baxuko taldeak espero zituen zehaztapenetara egokitu zela.

NON

Gipuzkoa eta Errioxa

NOIZ

2021- 2022

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Whigo CIR

Whigo CIR

Munduko sukaldaritza merkatua ezagutzeko, adimen kolektiboko plataforma.

2019an, merkatuko enpresek metatutako datuak, enpresaka bereizita biltzen hasi ziren, 2016tik gaur egun arteko datuak jasoz. Datu hauek iturri ezberdinekin kontrastatu eta harmonizatu dira eta datu-plataforma bakar batean integratuz eta produktu, teknologia eta eremu geografikoen arabera egituratuta. Urtero datu berriekin ontzen dira. Hiru hilean behin ,txosten monografikoa egiten da, aukeratutako gaian (produktu-teknologia-merkatuaren bilakaera joerak) sakonduz, datuen analisi eta prozesamendutik jasotako informazioarekin. Txosten hauek merkatuaren ezagutzan sakontzeko adimen kolektiboko tailerretan pizgarri gisa balio dute.

NON

Arrasate/Mundua

NOIZ

2020-2023

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Sutantek

Sutantek

Sukaldaritza profesionalaren eskarietatik soluzio berriak

GFA-k LABEn Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko eragile nagusi ezberdinen bitartez HORECA sektorerako ezagutza eta ikaskuntza espazioak sortzearen helburuarekin, SUTANTEK ekimena AEHG eta BCCinn-ekin elkarlanean sortu da. Berrikuntza irekiko beste ariketa bat bezala, Gipuzkoako jatetxeen baliabide aberatsak kudeatzen dira gustu eta erabileren joerak hautemateko, BEHAR BERRIAK detektatuz, eta, bestetik, Gipuzkoako fabrikatzaileek eta teknologia hornitzaileek mundu osoan ordezkatzen duten ezagutza gune pribilegiatuaz baliatuz, SOLUZIO BERRIEI buruzko joerak antzematean. Honek garapen-lehentasun desberdinak ekarri ditu merkatuaren ikuspegitik, batzuk garapena amaitzetik gertu daudenak eta beste batzuk oraindik bidean.

NON

Arrasate/Donostia

NOIZ

2019-2023

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Whigo LAB with

Whigo LAB with

Bezeroekin tendentzia joera tailerrak antolatzea

WhigoLab With adimen kolektiboko tailer baten diseinua da, bezeroa dinamikan bertan sartzen dena. Whigo CIR plataformaren merkatuko informazio aberastua, bezeroaren egoerara egokitutako beste modu batean biltzen da, berarekin batera sortzeko helburuarekin. Industria eta prozesuen, produktuen eta teknologiaren tendentziei buruzko informazioa ere gehitzen da, bezeroarekin partekatutako ikuspegia izateko. Estimulu-multzo honek bezeroarekin etorkizuneko proiektuen zorroan aurre egin beharreko erronkei buruz hitz egitea eragiten du.

NON

Arrasate, Turkia, Korea, EEBB

NOIZ

2018-2020

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Whigo LAV

Whigo LAV

Dinamizazioa eta lankidetza, garbigailuen osagai eta sistemen fabrikatzaileak diren enpresekin: garbigailuak, lehorgailuak eta ontzi-garbigailuak.

Sektore bereko enpresa ezberdinen merkatu-ezagutza zeharkatzetik sortzen ari diren ezagutzak ACEDEn egiten diren adimen kolektiboko ariketen oinarria da. Kasu honetan, Whigo LAV dinamika hasi da merkatuaren ezagutzaren ariketa garbiketa sektorera estrapolatzeko eta parte hartzen duten enpresen arteko lankidetzarako zabalik dauden aukerak aztertuz.

Aldi berean, garbiketa-produktuen produkzio-polo deritzenen portaera historikoa ikertzen ari da, enpresen merkatu-ezagutza aberasteko eta marka eta OEM ezberdinen planteamendu komertzialetan laguntzeko.

NON

Arrasate

NOIZ

2019-2023

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK