Goi Osasun LAB

Goi Osasun LAB

70 urtetik gorakoentzako osasun-zerbitzu digital berriak

Osasun-prebentziorako elementuak aurkeztea helburu duen ekimena da. Analisi sistema batekin egindako diagnostikoan oinarritu eta adinekoen mendekotasuna atzeratzen dituzten irtenbideak emateko. NAIHA Etxeko Osasun Arretatik ateratako datuen analisiak egin ziren, gero parte-hartzaileei osasun programa bat proposatzeko. Horien artean, osasun zerbitzu digitalak aurkitzen ziren. Living-lab bat egin zen Goierriko Mankomunitatean, era askotariko biztanleria-errealitateak zeuden, batetik, izaera urbanoa eta bestetik, landa ingurunea, non Garapen Agentziak eta Eskualdeko Udalek parte hartzen zuten. Horrek ikuspegi osoago bat ematen du elkarteen, erabiltzaileen zein udalen beharren inguruan balio proposamena aurkezteko orduan.

NON

Goierri

NOIZ

2019-2022

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

BetiOn

BetiOn

Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoa narriadura kognitiboa duten pertsonei eta haien senideei egokitzeko pilotua

Narriadura kognitiboa duten pertsonek eta haien senideek Alzheimer Elkarteen eta Euskadiko hiru lurralde historikoetako senideen laguntza eta aholkularitza izan dute.
5 milioi pertsonek pairatzen dute dementzia, gutxi gorabehera Espainian, haien senide zaintzaileak kontuan hartuta. Narriadura kognitiboa duten pertsonentzako eta haien senideentzako betiON Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoa egokitzeko pilotuak Alzheimer Elkarteen eta Euskadiko hiru lurralde historikoetako senideen laguntza eta aholkularitza izan du: AFA Araba, AFA Gipuzkoa eta AFA Bizkaia. 2019ko ekainean pilotua garatzen eta definitzen hasi zen, 17 familiak parte hartuz. Z erbitzuaren egokitzapenak 2019ko abenduan ezarri ziren, eta 2020ko ekainean, 6 hilabete geroago, kontrol-aldia amaitu zen.

Betion
Tunstal

NON

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

NOIZ

2019-2020

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Ignition salud

Ignition salud

Zer eskain diezaguke teknologiak etxeko osasun sektorean?

Sektore soziosanitarioak etxean dituen aukera berriei buruz 2014an egindako ikerketa lana izan zen. Azterketa bi ardatzetan egituratu zen. Alde batetik, arlo sozialetik begiratuta erakundeetatik edo/eta enpresek oraindik estali gabeko beharrak estali zituzten elkarteak ikertu ziren. Besteak beste, adinekoek beren etorkizuna mendekotasun-faseetan zeudenetik nola ikusten zuten kontutan hartuta. Beste ardatza, zaintza ekonomiaren inguruko proposamen teknologikoen eta zerbitzu publiko eta pribatuen analisiaz aritu zen.

Deskargatu

NON

Gipuzkoa, Espainia

NOIZ

2014-2015

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK