C-SERVEES

C-SERVEES

Berregokituriko aparatuen erosketa-pertzepzioa aztertzeko Living Lab-a

Test- aren storyboard -a diseinatu da negozio-eredua erabiltzaileen artean kontrastatezeko.

Etxetresna elektrikoen sektoreko berrerabilpenaren ekonomiari buruzko testuingurua ikertu da, Emaus Gipuzkoako Ekocenter Arrasaten erakusle bat diseinatzeko helburuarekin. Etxetresna elektrikoek irizpide zirkularrak betetzen dituzte fabrikatzen direnetik bizitzaren azken etapa arte. Proiektu honen bidez, garbigailuek eta telebista berrerabiliek izan dezaketen salmenta-aukera aztertzen da erabiltzaileekin.

NON

Ekocenter de Emaús en Arrasate-Mondragon

NOIZ

2019-2022

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Circular replay

Circular replay

Mondragon-en ezagutza industrialaren ekarpenaren eta Teknologia eta Ekonomia Zirkularraren prozesuen garapenaren Exxita Be Circular-eko ezagutzaren sinbiositik sortutako enpresa berria da.

Ezagutza, trebetasun eta ezarpenaren osagarritasunak bultzatu du enpresa berri hau sortzea. Honen misioa “Hondakinen sorrera murrizteko soluzio teknologikoak eskaintzea, produktuen bizitza baliagarria luzatzea eta bizitza erabilgarriaren amaieran berrerabiltzea, produktuen diseinua, fabrikazioa eta erabilera eraldatzen laguntzea, negozio ereduetan berrituz”.

ACEDEk lagundu du REPLAY Mondragon izeneko lankidetza posiblearen hasierako kontzeptualizazioan eta haren esparru posiblea diseinatzen, baita alderdien esplorazio eta hurbilketako hasierako prozesu osoa suspertzen laguntzen, bi alderdientzat lankidetza abiapuntu bideragarri eta desiragarri batera iritsi arte.

NON

Arrasate

NOIZ

2022-2023

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

FV ETXEAN

FV ETXEAN

Etxebizitzen komunitateetan autokontsumorako fotovoltaikoak ezartzeko kasu errealak sustatzea

Debagoiena Eskualdeko energia fotovoltaikoa etxeetara hurbiltzea helburu duen ekimena, biztanleentzako proposamen irisgarriak ikertu eta garatuz eta, era berean, mota ezberdinetako 3 erakusle ezarriz: komunitateko gastuetarako autokontsumoa, etxebizitza indibidualentzat eta berezko ataria eta estalkirik gabeko eraikinek partekatutako ataria eta autokontsumoa. Ingeniaritza eta panel instalatzaile baten inplikazioa, baita Udaletxe eta Elkarteen inplikazioa ere funtsezkoak izan dira. Ekimen honen ispilu-efektuak hasierako aurreikuspenak gainditu ditu, Debagoienan uhin fotovoltaikoa sortzeko masa kritiko baten hasierara iritsiz.

Deskargatu

NON

Debagoiena

NOIZ

2019-2022

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Alokabizi: Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Teknologia Plana

Alokabizi: Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Teknologia Plana

Komunikazio estrategikoaren diseinua kontzeptualizazio-fasean

2018an Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren Zientzia eta Teknologia Planari ekin genion. Alokabidek, etxebizitzaren funtzio soziala garatzeko sozietate publikoak zuzendutako Plana. 2019tik orain arte eginkizun hauek garatu dira:

Plana ikusi

NON

Euskadi

NOIZ

2018 tik gaurdaino

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Birgaitzen

Birgaitzen

Etxebizitzetan pobrezia energetikoa murriztea prezio merke eta/edo inklusiboetan

BIRGAITZEN proiektua H-Enea Living Lab-ek sustatu du eta hasiera batean ACEDE Etxeko Klusterrak finantzatu zuen. Proiektua 2018an hasi zen eta gaur arte 6 parte hartze ziklo egin dira guztira 50 etxebizitzarekin, urtean 21,34 TCO2 murriztea suposatuz. Udaletxeetako gizarte zerbitzuekin lankidetzak egin dira onuradunentzako %100eko finantzaketa kasuetarako.

NON

Arrasate-Mondragon, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Bergara, Antzuola

NOIZ

2018-tik gaurdaino

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

Smartencity

Smartencity

Europan zero CO2 isrketadun hiri adimenduak lortzeko auzo-partaidetzarako estrategiaren diseinua

Hasierako kontzeptutik ko-diseinatutako, bizilagunen inplikazio-proposamenak beraien eraikinak birgaitzeko eta Gasteizko Koroatze auzoan auzo-galdara bat instalatzea. Hasiera batean, aipatutako eremuko etxebizitzen 1300 jaberi zuzendu zitzaien prozesua. Diseinua eragile publiko-pribatu eta erabiltzaile ugariren baterako sorkuntzaren emaitza izan da. Herritarrak inplikatzeko prozesuak diseinatzeko esparru bat sortzea, erakusketa-proiektuen proposamenekin Tartu, Søndenborg eta Gasteizko hirietan. Lan hori Berrikuntza Bikain gisa aitortu da Europako Batzordearen Radarrean.

NON

Vitoria-Gasteiz, Tartu, Søndenborg

NOIZ

2016-2022

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK

logo cea ayuntamiento de vitoria

Konfort Living Lab-a

Konfort Living Lab-a

Etxeko konfort soluzio eraginkorren interakzioak ematen diren erakusketa espazioa

Orkli Living Lab ACEDEk Garaia Teknologia Parkean duen Berrikuntza Garajearen barneko espazio esperimentala da. Espazio honetan, Orklik bere azken berrikuntzak instalatu ditu bizilekuen erosotasunerako, bisitariei onurak senti ditzan eta emaitza eraginkorrenak lortzeko instalaziorik onenean trebatzeko aukera ematen die.

Horretaz gain, ACEDEk 4,2 kWko panel fotovoltaikoko parke bat jarri du bulegoetarako, OKSol sistema bat eguzki-ur bero sanitarioa ekoizteko, beroa berreskuratzeko eta airea berritzeko sistema bat eta zoru berogailua ere. Honela, erosotasun termiko handiagoarekin eta energia-kontsumo gutxiagorekin lan egin ahal izateko.

NON

Arrasate

NOIZ

2019-2023

EMAITZAK

FINANTZIAZIOA

PARTEHARTZAILEAK