H-Enea atzera begira: Etxeko berrikuntzak ikertzen, ko-diseinatzen eta gizarteratzen
September 14, 2021
Show all

Zaila da imajinatzea nolakoa izango den sukaldaritzako produktuen eraldaketa digitalaren bidea. ACEDE klusterreko kide diren egosketa-sektoreko enpresek denbora luzea daramate horri buruz hausnartzen, SZukaldatzenLAB lankidetza-esparruaren barruan. Jarraian grafikoki deskribatuko dugu:

Marrazkiari jarraituz, lau helize ikusten dira. Ezkerrean, Gipuzkoako Foru Aldundia dago, Etorkizuna Eraikiz ekimenarekin. Ekimen horrek hainbat jarduera-eremutan (industria sektore desberdinetan, zilar-ekonomia, etab.) pilotu askoren garapena sustatzen du, eta gurean bezala, berrikuntza-laborategi desberdinak daude martxan. Zehazki, programa horren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak LABe ekimen estrategikoa garatu du, Gipuzkoan gastronomia digitala sustatzeko. Politika honetan interesatzen zaiguna zera da, esperimentuak modu kolaboratiboan sortzeko aukera eskaintzen duela eta era horretan produktu digitalak kontzeptualizatu eta prototipatu ditzazkegula. Eskuinean MU Unibertsitatea eta Stirling zentro teknologikoa daude. Stirling zentroa egosketa teknologietan espezializatutako zentroa da, eta sukaldaritzako hardwarea digitalizatzeko ezagutzak ematen ditu. Unibertsitateak gela bat du arlo horretarako, eta teknologia horietan espezializatzen diren ikasleak ditu. Behean, ezkerrean, partzuergoko enpresa guztiak daude, eta eskuinean, living lab-a.

SZukaldatzenLAB 2018an jarri zen martxan eta dagoeneko 3 prototipo digital ekoitzi ditu: produktuen jaurtiketa berriak eta/edo soluzio digitalak patente berriekin, produktu berrien fabrikazioa merkatu-segmentu berrietan salmenta kontrolatuak gauzatzeko eta horrela merkatu berriak irekitzeko.

Sarrera horretatik ondorioztatzen da osagai digitalekin balio-proposamen berriak garatzeko beharrezkoa dela lankidetzan aritzea. Baina egosketa nodoaren talde estrategikoak badaki ekimena bera gainditzeko harago joan behar duela, digitalizazioaren ondorioz, aldaketak gertatzen ari baitira munduko balio-kate industrialen kontzepzioan.

Labeko kide garen aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gastronomia Digitalaren esparruan https://www.gipuzkoa.eus/es/web/labe, esplorazio-bisita bat egin genuen Seattleko (SKS) Smart Kitchen Simposium-era (AEB), 2019ko urrian. Ikasitakoak eztabaida piztu du egosketa-enpresak digitalizatzeko balizko estrategien inguruan. Simposium horrek informazio asko eskaini zigun sukaldaritzaren digitalizazioaren munduan ematen ari ziren joerei buruz, gero SZukaldatzenLAB partzuergoko enpresekin kontrastatu genituenak.

Urte horretan bertan, Boston Consulting Groupek ikerketa [1] aplikatu baten txosten bat partekatu zuen, 40 kasu errealekin, industriaren digitalizazioak, balio-kate industrialak birkonfiguratzen ari zela erakutsiz. Planteatzen zuen balio-kateak ekosistema konplexu bihurtzen ari direla eta balioa emateko modu berriak aurkitzen dituztela. Txostenak azaltzen duenez, enpresak gero eta gehiago jabetzen dira bazkide-sorta zabalago batekin lan egin behar dutela soluzio integratu baterako beharrezkoak diren teknologiak, aplikazioak, software-plataformak eta azpiko zerbitzuak biltzeko. Jarraian, automobilaren sektoreko lankidetza-ereduen bilakaera erakusten duen diagrama bat.


[1] The Emerging Art of Ecosystem Management

https://www.bcg.com/publications/2019/emerging-art-ecosystem-management?utm_medium=Email&utm_source=esp&utm_campaign=covid-nr&utm_description=featured_insights&utm_topic=beyond_great&utm_geo=global&utm_content=202009&utm_usertoken=CRM_99c76aaf9bae80bcf649

1 Irudia – Kolaborazio ereduaren eboluzioa Automobilaren sektorean

Deigarria dena da gaur egun oso modu desberdinean ari direla elkarlanean. Azterlanak ekosistemak helburu estrategikoen eta industriaren gaitasunen arabera kategorizatzeko aukera eman die. Azterketatik hiru ekosistema mota lortzen dituzte: digitalizatzailea, plataforma eta super-plataforma.

2 Irudia – Ekosistemak gaitasun eta fokuaren arabera

Produktua kolaboratzaileen laguntzarekin digitalizatzeko, konplexutasuna maila baxuan mantenduz, digitalizatzaileen sarea (digitizer network) da aukera egokiena. Produktuan gaitasun handiak dituzten enpresetara edo enpresa-sareetara hobekien egokitzen den aukera da, eta kanpoko kolaboratzaileetan garrantzi gutxien duen fokua da. Ohiko adibide bat automobilen fabrikatzaile batena da, konektatutako automobiletarako eta konektatutako zerbitzu digitaletarako beharrezkoak diren teknologia eta jabetza intelektuala eskuratzeko lotzen dena. Enpresa gehienek digitalizatzaile-sare bat erabiltzen dute merkatuan ondo ezarritako produktu edo zerbitzu bat adimentsua eta konektatuta izan dadin.

Bigarren irudiari jarraituz, gure egoera digitalizatzaileen sareko kategoriara egokitzen da. Kategoria horren barruan, ikerketak honako hau planteatzen du:

1. Digitalizatzaileen sareak 20 eta 100 arteko kideez osatuak izaten dira eta hauek industriako sektore bertikal gutxitan kokatzen dira. Sarearen arkitektura nahiko itxia izaten da.

2. Orkestratzaile deitzen zaion bideratzaile bat behar izaten da bazkideek lankidetza estuan lan egin dezaten soluzio digitalizatuak garatzeko eta produktu edo zerbitzuetan arazorik gabe integratzeko.

3. Balioa sortzea. Digitalizatzaileen sareak guztiek bilatzen dituzten balio erantsiko produktuak eskaintzen ditu, salmenten diru-sarrerak handitu ditzaketenak, prezio handiagoa eskatzen dutelako eta integratutako zerbitzuengatik diru-sarrera gehigarriak sortzen dituztelako.

4. Arrakastarako funtsezko faktoreak. BGCren ikerketak frogatu zuen digitalizatzaileen sare arrakastatsuenek, leheink eta behin, produktu edo zerbitzu aurreratu bat dutela, gai direla hardware eta software aurreratuak produktuan integratzeko, eta bezeroak produktuarekin lotzeko, lotura eta leialtasuna sortzen duten ezaugarri desiragarriak eskainiz.

Azkenik, etxeko ingurunean ekosistema digital batean barneratzeak plataformek zein superplataformek eskaintzen dituzten aukerak kontuan hartzea esan nahi du (azken etapa aurreko irudian). Amazon Alexak hirurak erabiltzen ditu: sare digitalizatzaile bat, bere bozgorailu adimendunaren hardwarea eta ahotsa ezagutzeko funtzionaltasuna hobetzeko; plataforma bat, Alexaren zerbitzu-eskaintza handitzen duten aplikazioak eta trebetasunak gehitzeko; eta super-plataforma bat, beste plataforma batzuk integratzen dituena, Sonos-eko etxe adimenduna kasu, Alexaren ahotsa areagotzeko.

BCGren lanaren ondorioak ikusita, urrats bat gehiago eman behar dugu testu honen hasieran planteatu den lankidetza-ereduan. Txosten honek ikuspegi bat gomendatzen du, enpresek paisaia berriaren eraketan aktiboki parte har dezaten, eta paisaia berri hori irekitzeko hainbat galdera garatu behar dira:

Zein lankidetza berri behar dira?

Zein ekosistemaren barruan?

Zein izango da enpresen rola ekosistema hortan?

Zein soluzio digitalen bidez?

Amaitzeko, AMETIC elektronika, informazioaren teknologiak, telekomunikazioa eta eduki digitaletako enpresen elkarteak antolatutako Ekonomia Digitala eta Telekomunikazioei buruzko topaketan parte hartu duten industria-inguruneko bi ekonomialari ospetsuren zertzelada batzuk gehituko ditugu.

Eva Arriluceak https://www.linkedin.com/in/evaarrilucea/ burujabetza teknologikoari eta berrindustrializazioari buruzko mahai-inguruan parte hartu zuen, eta azpimarratu zuen burujabetza bat eraginkorra izan dadin dauden beharrak eta sortzen ari diren aukerak identifikatu behar direla. Era berean, ezinbestekoa da beste batzuekin elkarlanean aritzeko borondatea izatea. Hauek lirateke industria-subiranotasuna markatzen duten gakoak. Praktikatuz gero, ekosistemaren heldutasunera iristen dela dio.

Topaketa horretan bertan, Xavier Ferrásek https://www.linkedin.com/in/xferras/ azpimarratu zuen teknologiak eta I+G+Bko inbertsioek dituzten ondorioen garrantzia. Xavier Ferrasek defendatzen du, enpresek jabegoan dituzten teknologien araberakoa izango dela enpresa-estrategia eta kalkulatzen du digitalizazioa 10 urte bizkortu dela Covid 19-a hasi zenetik.

Gu alde horretan kokatzen gara, alde industrialean, eta sukaldearen digitalizazioaren inguruko aukerak ikusten ari gara. Oraingoz, gure datu digitalak Ipar Amerikako konpainien esku daude funtsean, eta Europako erakundeek ez dituzte auzipetzen, eta horrek ahuldu egiten du gure posizionamendua. Lehen urratsak ematen hasi gara joera hori iraultzeko, sukaldaritzari dagokionez behintzat.

Oraingoz, nahikoa dugu lehenengo galderari erantzutearekin eta ekintzatan bihurtzearekin: Elkarlanerako digitalizatzaile egokiak aurkitzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

css.php