SZukaldatzen LAB y los ecosistemas digitales
September 13, 2021
SZukaldatzen LAB eta ekosistema digitalak
September 20, 2021
Show all

H-Enea atzera begira: Etxeko berrikuntzak ikertzen, ko-diseinatzen eta gizarteratzen

H-Enea Living Lab ACEDE enpresen kluster baten barruan dagoen ekimena da. Enpresa horiek jarduera ekonomikoa etxeko sektorean garatzen dute. Duela 9 urte sortu zen eta etxeetan ematen diren berrikuntzak elkarrekin diseinatzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen da. Diziplina anitzeko talde batek osatzen du, eta ezagutza sozialak, teknologikoak, ekonomikoak eta berrikuntzakoak batzen ditu diseinua aplikatuz.

“H-Eneari interesatzen zaiona, nagusiki, berrikuntzak identifikatzea, elkarrekin diseinatzea eta/edo sozializatzea da. Berrikuntza horiek, beren onarpenagatik, etxeetako eguneroko bizitzaren parte izango dira, besteak beste, Konforta, Energia, Sukaldaritza, Osasuna eta Ekonomia Zirkularra esparruetan”

Hona hemen 2016tik aurrera garatutako proiektuen deskribapen laburra:

ETXEA KONFORTA ETA ENERGIA

SmartEnCity (2016-2022): Zero Karbono isurketen hirietarantz Europan

Gure ekarpenak, funtsean, bi arlotan zentratu dira:

Gasteizko Koroatze auzoan etxe birgaitze eta auzo galdara bat instalatzeko herritarren parte hartzea sustatzeko proposamenak kontzeptu fasetik garatu ditugu. Hasieran, aipatutako eremuko 1300 etxebizitza-jaberi zuzendu zitzaien prozesua. Diseinua hainbat eragile publiko pribatuk eta erabiltzailek batera sortu dute. Jarduera horren ondorioz, herritarren parte-hartzerako tresna-sorta bat sortu da, antzeko kasuetan errepikatzeko modukoa. Lan hau Berrikuntza Bikain gisa aitortu da Europako Batzordearen Radarrean.

https://smartencity.eu/about/solutions/citizen-engagement-strategy-for-the-retrofitting-package-vitoria-gasteiz/

SmartEnCity-ko Tartu, Søndenborg  eta Gasteiz hirietako proiektu erakusleen proposamenekin herritarrak inplikatzeko prozesuak diseinatzeko lan esparru bat sortzea. Lan hau Berrikuntza Bikain gisa aitortu da Europako Batzordearen Radarrean.

https://www.innoradar.eu/innovator/968695933

Birgaitzen (2017-2021): Etxeko konforta prezio eskuragarrietan

Etxeko konforta prezio eskuragarrietan sustatzen duten partaidetza-prozesuak, Debagoienako Mankomunitateko tokiko eragile publikoen lankidetzarekin.

https://www.youtube.com/watch?v=17hSOQd6Mb0

Fotovoltaikoak Etxeetan (2020-2022):

Shrec Intereg Europe proiektuaren barne, Energia fotovoltaikoaren kontsumoa sustatzeko, Arrasate herriko etxebizitzetara zuzendutako gida bat sortu. la localidad de Arrasate.

https://www.arrasate.eus/es/noticias/el-ayuntamiento-de-arrasate-lanza-una-campana-informativa-para-promover-la-instalacion-de-energia-fotovoltaica-en-las-viviendas-del-municipio

FV Etxeetan proiektua.  Fotovoltaikak etxeetan instalatzeko lehenengo pilotuak diseinatu eta inplementatu, Debagoieneko Mankomunitatean.

https://debagoiena2030.eus/es/portfolio-items/fv-etxean-kasua-sortzen/

Pobrezia energetikoaren lehen diagnosia Goierrin (2021):

Goierriko pobrezia energetikoaren egoerari buruzko landa-ikerketa,   eskualdeko udalen agendarako lehen zirriborroa planteatzeko. GoiEner energia-kooperatibarekin batera egindako lana.

ETXEA SUKALDEA

LABe (2017-2021): Gipuzkoako Gastronomia Digitala, Gipuzkoako Foru Aldundia

3 prototipo digital sortu dira, horien artean lapiko bat, tupper bat eta sukalde bat. Oraingoz, bi prototipo patentatu dituzte, eta horietako bat serie mugatuko fabrikazio-fasean dago, salmenta kontrolatuarekin.

Living lab esperientzia bi esparrutan zentratu da. Alde batetik, produktu digitalen merkatuek sukaldaritzako produktuetan duten bilakaera ulertzea, eta, bestetik, erabiltzaileekin probak egiteko esperientziak. Momentuz kasurik deigarriena KitchenEye izeneko ikusmen-zailtasuna duten pertsonentzako sukaldaritzaren proba izan da.

https://www.begisare.org/retinosis-gipuzkoa-begisare-colabora-en-el-diseno-de-una-cocina-para-personas-con-baja-o-nula-vision/

ETXEA ZILAR EKONOMIA

BetiON – Euskadiko Alzheimer Elkarteak (2019-2020):

Zerbitzua narriadura kognitiboa duten pertsonei egokitzeko pilotua. Euskadiko Alzheimer Elkarteekin eta BetiONekin zerbitzua kontzeptualizatzeko diseinua eta dinamizazioa.

https://www.tunstalltelevida.es/recursos/casos-de-uso/2021/01/adaptacion-del-servicio-de-teleasistencia-a-personas-con-deterioro-cognitivo-y-sus-familiares/

GoiOsasunLab (2019-2021):

Goierriko Mankomunitateko 70 urtetik gorako pertsonei zuzendutako osasun-zerbitzu digitalak garatzeko 2 pilotu garatu dira jarraian. Erabiltzaileak pilotuan zehar daramaten jarraipen etnografikoa bete eta zerbitzuaren balorazioa analisi ezberdinen bidez (Focus Group, Elkarrizketak, Testak) egitea. Kontrasteak ere udalekin egin dira (Beasain, Ataun, Zaldibia, Olaberria eta Mutiloa).

https://www.youtube.com/watch?v=aWQsQnAvZC8

ETXEA EKONOMIA ZIRKULARRA

C-Servees (2019-2021):

Emaus Gipuzkoaren Arrasateko EkoCenter-rako etxetresna elektrikoen erakusle bat diseinatu da. Erakusketako etxetresna elektrikoek irizpide zirkularrak betetzen dituzte, fabrikatzen diren momentutik, bizitza-ziklo amaiera arte. Garbigailuak eta berrerabilitako telebistak testen bidez, saltzeko aukerak aztertuko dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

css.php