ASAMBLEA GENERAL 2020: Resumen anual de proyectos de ACEDE
October 2, 2020
Show all

ASANBLADA OROKORRA 2020: Urteko ACEDE-ko proiektuen laburpena

Irailaren 8an, ACEDE Euskadiko Etxeko Klusterraren batzarra egin zen. Bilera telematikoa izan zenez gero ezin izan genuen urtero antolatzen dugun bazkariaz gozatu. Bertan, lasaiago hitz egiten dugu eta beste arlo batzuetako berrikuntza arduradunekin egoteko aukera izaten dugu. (ACEDE klusterrak 4 eremu ditu: Etxeko Sukaldea, Etxe Iraunkorra, Etxe Zirkularra eta Etxe Osasuntsua). Hala ere  testuinguruaren baldintzek ez zituzten parte-hartzaileen animoak murriztu.

Oraingoz, ACEDEko bazkide diren enpresek eta ekimenek COVID-19k sortu duen ezegonkortasunari aurre egin ahal izan diotela egiaztatu da, urtean zehar gertatu diren jarduera industrial eta ekonomikoaren geldialdiei aurre eginez. Urtea oraindik ez da amaitu eta gelditzen diren hilabeteak aukera berriak sortzeko baliatu nahi dira. Horrela, urteari itxiera ahalik eta duinena emanez. Jarraian, bileran partekatutako azken jardueren laburpena.

Dakizuenez, Etxeko Klusterraren eginkizuna berrikuntza kolaboratiboko proiektuak dinamizatzea da, eta lau lan-arlo ditu: Etxeko Sukaldea, Etxe Jasangarria, Etxe Zirkularra eta Etxe Osasuntsua. Jarraian, azken urte honetan izandako aurrera pausuen laburpena aurkezten da:

ETXEKO SUKALDEA: SZukaldatzenLAB

Etxeko Sukaldea arloa Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako esparru-programa baten pean ari da lanean. Programak SZukaldatzenLAB du izena eta duela 2 urte hasi zen. Proiektuak hedadura handiago duenez gero, Klusterraren rola helize laukoitza koordinatzen laguntzen duen agente gisa jardutea da, hau da, hainbat motatako erakundeak koordinatzea: industriala, zentro teknologiko eta unibertsitateak eta Living Lab.

SZukaldatzenLAB-eko helize laukoitza modeloa

Jada, 3 produktu merkaturatzeko aukera aztertzen:

SZukaldatzenLAB, esparruaren barnean, etxeko sukalderako aplikazio digitalak garatzeko 3 proiektu eraman dira aurrera eta hirurak abiarazte-prozesuan daude.

Txinako datuak gehitzen WhigoLAB aplikaziora:

Jarduera-ekonomiko berriak diseinatzeko ardatza merkatua izaten jarrai dezan, WhigoLAB proiektuan denbora inbertitzen jarraitzen da. WhigoLAB munduko etxeko egosketaren merkatu-datuen tresna da, Etxeko Sukaldea nodoaren eragindako lankidetzaren emaitza da. Azken ekitaldian, aurretik batutako Europako eta Amerikako datuei Txinako datuak gehitzea izan da.

LABe batzordeko kidea:

Etxeko Sukaldeko berrikuntza-jarduerak ACEDE LABe batzordeko kide izatera eraman du, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea-rekin eta Basque Culinary Center-ekin batera. LABe Gipuzkoako sukaldaritza digitalaren berrikuntza irekirako plataforma da, eta haren helburua, merkatura bideratutako esperimentazio-jarduerak garatzea da, arlo profesionalean zein etxeko alorrean.

LABe plataformako funtzioak

Berrikuntza-espazioak ere sortu dira, etxeko sektorearen eta gastronomikoaren artean ezagutza partekatuz, eta horien bidez beharrak identifikatzen eta balizko lankidetza-arloak definitzen ari dira.

ETXE JASANGARRIA:

Europar Batzordeak 2 aitortza berrikuntza bikainagatik

H-Enea, ACEDEren Living Lab-ak SmartEnCity proiektuan hartzen du parte, Europa osoan CO2 isurketak zero izateko hiri adimendunetarantz. Parte-hartze horren bidez, berrikuntza bikaineko bi aitortza jaso ditu H2020 programaren barruko proiektu guztien barruan. Europako Batzordearen Berrikuntza Radarra-ren aitorpena da.

Horietako bat herritarrek parte hartzeko estrategia: herritarren benetako inplikazioa. Proiektuko hiru hirietako eragileekin batera garatu da: Vitoria-Gasteiz, Tartu eta Sønderborg. Merkatuan duen heldutasunari dagokionez, esplorazio-etapan dago.

Europako Berrikuntza Radar-eko bikaintasun aitorpena

Bigarren aitortzari dagokionez, VISESArekin batera diseinatu da, eta Gasteizko Koroatze auzoa birgaitzeko herritarren inplikazio-estrategiaren diseinuan eta ezarpenean oinarritu da. Estrategia “Citizen Engagement Toolkit” (Herritarren parte hartzerako Tresna bilduma) baten bidez aurkeztu da, eta 2020ko uztailean Europako Batzordearen Berrikuntza Radarrak Europako Proiektu guztien arteko berrikuntza bikaintzat jo du H2020 programaren barruan. H-ENEA eta VISESAren garapena merkaturako prestatutako teknologia berritzailetzat jo da, eta merkatua izateko potentzial handia duela dio.

Citizen Engagement Toolkit reconocido como innovación excelente

Alokairuko parke publikoa birgaitzeko planaren diseinuan lagunduz:

Plan ZERO Plana Zientzia eta Teknologia Planaren (ZTBP 2020) barruan dago, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak zuzentzen du Alokabide kide duena. Kasu honetan, ACEDEk proiektuaren koordinazioan parte hartu du. Argudioak eta edukien mezuak orekatzen laguntzen dituzten hausnarketak irekiz eta proiektuaren ildo orokorra mantenduz: Diagnostikoa, Hedapen Operatiboa eta Soluzioen Katalogoa.

Plan ZERO Plana-ren zabalkunderako euskarria

Berotze-sistemen eraginkortasuna hobetzen:

HEAT&COOK proiektuaren helburua berotze-sistemen kontrola hobetzea da, ekipoen segurtasuna areagotuz, bai eta energia-kalifikazio hobeak lortzen lagunduko duen eraginkortasun energetikoan sakonduz.

Proiektua Hazitek 2018 enpresen I+G laguntzeko programaren barruan kofinantzatu da. Partzuergoa Copreci, Domusa, Eika, Fagor Industrial eta Orkli enpresek, zein Centro Stirling, Ikerlan eta Mondragon Unibertsitateak eta ACEDE Klusterrak osatzen dute.  

Arrasate-Mondragon udalerrian autokontsumo fotovoltaikoa zabaltzen:

Ekimen hau SHREC proiektuaren barruan dago, Interreg Europe programaren barruan, eta helburua da Arrasateko etxebizitzetan energia berriztagarri fotovoltaikoaren erabilera sustatzeko baldintzak diseinatzea.

ETXE ZIRKULARRA:

Etxetresnen negozio-eredu zirkularragoetarantz:

Kasu honetan, Emaus Fundazioa-rekin dugun lankidetza C-SERVES  proiektuan parte hartzea da. H2020 proiektu honen helburua, sektore elektriko eta elektronikoan (E&E) ekonomia zirkular eraginkorra bultzatzea da. Zerbitzu sistemiko eko-berritzaileetan oinarritutako negozio-eredu zirkular berriak (NEZB) garatuz, frogatuz, balidatuz eta transferituz.

H-ENEAren ekarpena Emaus-i laguntzean oinarritzen da, ARÇELIK garbigailuetan negozio-eredu berriak sortzeko eta baita erabiltzailearen esperientziaren kontzeptualizazioa eta frogatzea landuz.

Emaus-ekin eta Arçelik-ekin egindako lankidetza-saioek proiektuaren helburuetara hobeto egokitzen den test bat diseinatzen lagundu digu. Ikasteko aukera berriak ireki dira H-ENEA-rentzat.

ETXE OSASUNTSUA:

Alzheimerra duten pertsonentzako laguntza-proposamenak kontzeptualizazioa eta frogatzea:

BetiON-ekin eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Alzheimer elkarteekin batera garatzen ari den proiektua da. H-ENEAren helburua ko-sorkuntza prozesu bat bideratzea da. Prozesu honetan, BetiONek eta hiru elkarteek, zein elkarteko kideek, hainbat teknologia eta zerbitzu probatu eta ebaluatzeko pilotu bat definitzen eta hedatzen dihardute.

Goierrin adineko pertsonen autonomia luzatzeko Living Lab-a:

GoiOsasunLAB Gipuzkoako Foru Aldundiak ADINBERRI fundazioaren bidez finantzatutako esperientzia pilotua da. Goierriko hiru udalerritan garatzen ari da: Beasainen, Itsasondon eta Ataunen. Goierriko Mankomunitatearen, aipatutako udalen, eta Beasaingo Nagusilan elkartearen lankidetza estua du. Balio-proposamena UBIKARE enpresa gazteak garatzen du eta H-ENEAk hura egokitzen eta moldatzen laguntzen du, Living Lab-ak martxan jartzen duen ezagutza partekatuz.

Talde sustatzaile sendoa izateak, erabiltzaileen presentzialtasuna saihestea eta zerbitzuaren prototipoa ingurune digitalera egokitzea ahalbidetu du, COVID-19 pandemiak eragindako ondorioei aurrea hartuz. Pilotuak urrian jarriko dira martxan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

css.php